top of page

BIDEOKLIPA

Mende laurdena igaro da Hernanin sare ezberdinetako kideak Euskal Herriak behar zuen hezkuntzaren inguruko hausnarketa bideratzeko helburuarekin bildu zirela.

 

"ESKOLAHARRIA, BIHARKO HERRIA" lelopean urte osoan zehar burutuko ditugun ekimenen azken urrats bezala, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO horren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu Hernanin.

 

MAIATZAREN 22an, HERNANI, SORTZENen proiektuaren erakusleiho bilakatuko da eta gonbidapena luzatzen dizuegu bidarri eder honetan parte hartzera:

 

MAIATZAREN 22an, egindako bidearen mugarria jarri nahi dugu. Denon artean giro paregabea sortuko dugu bertan, eta Hernanira hurbiltzen zareten guztiok, gure hezkuntza sistemaren zutabe diren, hainbat proiektu eta esperientzia ezagutu eta partekatzeko aukera izango duzue.

bottom of page